jueves, 5 de mayo de 2011

Industriar Iraultza


ndustria Iraultza XVIII. mendearen bukaeran eta XIX. mendearen hasieran Britainia Handian sortu eta mundu osora zabaldu zen aldaketa teknologiko, sozioekonomiko eta kulturala izan zen. Horri esker, industrian eta makinerian oinarritutako ekonomiak eskulan tradizionalaren lekua hartu zuen. Oihal-industrian zein altzairua ekoizteko tekniketan hasita, kanalen nahiz errepideen (eta, geroago, burdinbideen) sorkuntzak eta hobekuntzak produktu berrien salerosketa erraza eta azkarra ahalbidetu zuten. Hasiera batean ikatzez hornitutako lurrun makinek zein oihal industriako mekanizazioak ekoizpen ahalmena handitu zuten. Metal hutsezko makineriak eta lanabesek beste industriak mekanizatzeko prozesua erraztu zuten XIX. mendeko lehen bi hamarkadetan.
ndustria Iraultzaren garaia zehazterakoan historialariak ez datoz bat. Eric Hobsbawmen arabera, 1780ko hamarkadan sortu eta 1830ekoan edo 1840koan "lehertu" zen. T. S. Ashtonek, aldiz, 1760 eta 1830 bitartean gauzatu zela dio.
Mendebaldeko Europara eta Ipar Amerikara hedatu zen XIX. mendean zehar, eta, hortik, mundu osora. Gizartearen gaineko eragina egundokoa izan zen, eta askotan Neolitoko Iraultzarekin alderatzen da.
1850 inguruan Bigarren Industria Iraultza deritzona sortu zen, lurrunontzien eta burdinbideen garapenak ekonomia eta teknologia bultzatu ahala. Geroago, XIX. mendearen bukaeran, barne errekuntzako motorraren eta argindarraren sorkuntza zirela eta, garapen ekonomiko eta teknologiko hori sakondu egin zen.
Produkzio bideen aldaketa
Lurrun makina, aldaketa handia eragin zuen teknologia.

Industria Iraultzak eduki zituen ondorio ekonomiko garrantzitsuenen artean produkzio bideen aldaketa dago. Aldaketa hau Iraultzan gertatu ziren hainbat aldaketek ekarri zuten, ondoren ikusiko den moduan.

Gertatu zen aldaketa bortitz honen arrazoietako bat aurrerapen teknologikoak izan ziren. Leku batzuetan, Ingalaterra eta Frantzian adibidez, gremioak desagertu ziren XVIII. mendearen amaieran, eta horrek artisau bakoitzak ekoizterakoan nahi zituen metodoak erabiltzea ekarri zuen. Modu honetan makina berriak agertzen joan ziren, denbora aurrezteko eta produkzioa igotzeko. Hobekuntza hauek ehungintza eta siderurgian izan ziren batez ere, eta azkenean tailer txiki baten jabe zirenak itzelezko pabilioietan zeuden industrien ugazabak bihurtu ziren. Lantegi hauetan langile kopuru handia erabiltzen zen, baina gehienetan ez ziren haiek lana modu zuzenean egiten zutenek, horretarako makinak baitzeuden. Haien funtsezko lana makina hauek maneilatzea eta zaintzea zen. Makinen bidez industrien jabeek errentagarritasun handia lortzen zuten: langile gutxiago kontratatu, eta ondorioz soldata gutxiago, ordaindu behar zituzten; produkzioa askoz handiagoa zen; honen kalitatea ere hobea zen; eta denbora gutxiago behar zuten zehozer produzitzeko. Honen ondorioz baita ere konpetibitatea gero eta gogorragoa izan zen eta horregatik zen beharrezkoa agertzen ziren berrikuntza guztiak lantegietara eramatea arrakasta euki nahi bazen. Egia esanda dena zen “bidezkoa” ahalik eta irabazi gehienak lortzeko, eta horregatik ailegatu ziren langileak lehenago ikusi diren egoetara.

Ikusi denez Industria Iraultzaren ondorioz produkzio bide tradizionalak, hau da gremio-elkarteen artisautza tailerretan, desagertu egin ziren; eta beste berri batzuk agertu ziren, produkzio bide industrialak hain zuzen ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario