.
1. AMERIKAREN AURKIKUNTZA
1.1 Errege-erregina Katolikoen erregealdia
o Errege-erregina Katolikoek elkarrekin gobernatzen zuten Gaztelako eta Aragoiko koroetan, baina erresuma bakoitzak bere legeak eta erakundeak Errege-erregina Katolikoek beren lurraldeak hedatu zituzten:
o Granadako Erresuma
o Kanariar uharteak
o Napoliko Erresuma (Italia)
o Afrikako iparraldean lurralde txiki batzuk konkistatu zituzten.
o 1512an, Gaztelako Koroak Nafarroako Erresuma anexionatu zuen.
o 1492an, Errege-erregina Katolikoek Kristobal Kolonen espedizioa finantzatu zuten; Kolon Genovako itsasgizona zen, eta Amerika aurkitu zuen
1.2 Amerikaren konkista
o XV. mendean, jende askok uste zuen Lurra laua zela Kristobal Kolonek biribila zela aipatzen zuen Ozeano Atlantikoa zeharkatuta eta mendebalderantz nabigatuta Asiara iristea zen haren asmoa.
o 1492an, Kolon haren espedizioa Bi hilabete geroago Kolonek uste zuen Japoniara iritsi zirela, baina egindako kalkuluak ez ziren zuzenak; izan ere, Karibe itsasoko uharte batera iritsi ziren.
o Urte batzuk geroago, Ameriko Vespuzio italiar itsasgizonak frogatu zuen lur haiek kontinente berri baten zati zirela, ez Asiakoak Amerika deitu zioten
o Kolonen bidaiaren ondoren, espainiarrek, denbora gutxian, Karibe itsasoko uharteak konkistatu zituzten.
o Gero, kontinentea esploratzera abiatu ziren:
Hernán Cortések Mexiko konkistatu zuen
Francisco Pizarrok, Peru konkistatu zuen
o Erregeek kontinente berriko lur-eremu zabalak ematen zizkieten konkistatzaileei, bai eta gobernadore edo kapitain titulua ere.
1.3 Kolonaurreko herriak
o Espainiarrak iritsi baino lehen, hainbat motatako herriak bizi ziren Amerikan: kolonaurreko esaten zaie Herri horietako asko tribu txikiak ziren, baina beste herri batzuek inperio handiak sortu zituzten:
o Inkak Peru, Ekuador eta Bolivian
o Aztekak Mexikon
o Maiak Mexikoko hegoaldean, Guatemalan eta Hondurasen.
o Herri horiek artoa lantzen zuten, eta eskulangintzan eta metalurgian aritzen ziren. Maiak gainera, adituak ziren matematikan, eta astronomia-ezagutza zabalak zituzten.
1.4. Lurraldearen antolamendua
o 1492tik aurrera, Amerika erregeordetzatan antolatu zen; erregeordeak ziren buru, eta botere handiak zituzten. Horrez gain, auzitegiak sortu ziren, funtzio judizialetarako.
o Espainiarrek Amerikako baliabide guztiak baliatu zituzten Abeltzaintza-estantzia handiak sortu zituzten, bai eta nekazaritza-etxalde zabalak ere.
o Gainera, urre- eta zilar-meatzeak ustiatu zituzten
o Metal preziatuak Espainiara eramateko, eskoltatutako ontziak erabiltzen zituzten, itsaslapurren erasoak ohikoak izaten baitziren.
1.5. Gizartea
Amerikako kolonietako gizartea arrazaren irizpidean oinarrituta bereizitako taldetan antolatu zen:
o Espainiarrak Gobernu-karguak zituzten, bai eta jabetza handiak ere.
o Mestizoak Gizon espainiarren eta emakume indiarren seme-alabak ziren. Batzuek kargu garrantzitsuak zituzten; beste batzuk pobrezian bizi ziren.
o Indiarrak Oro har, gehiegikeria ugari pairatu zuten, nahiz eta haiek babesteko legeak egon.
o Beltzak Afrikatik ekartzen zituzten, esklabo izateko eta lanik gogorrenak egiteko.
2. INPERIO HISPANIKOA
XVI. mendean, Espainia oso inperio handia bihurtu zen, inoiz izandako handiena. Geroago, ordea, hurrengo mendean, inperio handi hori zatitu egin zen. Espainiak Europan zuen nagusitasuna galdu zuen, eta Europako beste herrialde batzuek jazarri egin zuten.
2.1 Inperioaren lurraldeak
o Inperio Hispanikoak lurralde asko zituen
o Espainia
o Herbehereak
o Italiaren zati handi bat
o Zenbait lurralde Europako erdialdean
o Amerikako koloniak
o Beste jabetza asko Afrikan eta Asian.
o 1580an Portugalgo Erresuma hartu zuen.
o Lurralde bakoitzak bere legeak eta erakundeak zituen, baina guztiek zuten errege bera Honek hurrengoa egiten zuen (ez zuen botere absolutua nahiz eta gauza askoren gainean egon, askotan Parlamentuaren eta lurralde bakoitzaren onespena behar zuen) Aragoi adibidez
2.2 Karlos I.aren erregealdia
o Karlos I.a Errege-erregina Katolikoen biloba zen.
o 1516an Espainiako tronua hartu zuen Hasierako urteak ez ziren errazak izan atzerriko aholkularien laguntza baliatu zuen, gobernu-zereginetarako.
o Horregatik, 1520an Komunitateen Matxinada izan zen, Gaztelako hiri nagusietan, Valentzian eta Balear Uharteetan nekazarien eta eskulangileen bizi-baldintzak hobetzea eskatzen zuten.
o Frantzia bihurtu zen etsai nagusia Europako boterea lortu nahi zuten.
o Turkiarren aurka ere borrokatu zen turkiarrek Mediterraneoaren kontrola lortu nahi zuten, eta Espainiaren eta Italiaren arteko merkataritza oztopatzen zuten.
o Luteranoei egin zien aurre, ez baitzuten Aita Santuaren autoritatea onartzen luteranoen aurka gudu asko irabazi zituen arren, ez zuen lortu haien hedapena geldiaraztea.
o Luteranoen aurka izandako porrotagatik Karlos I.ak tronua uztea erabaki zuen.
o Europako erdialdeko lurraldeak anaiaren esku utzi zituen,
o eta gainerako jabetzak, bere seme Filipe II.aren esku.
2.3 Filipe II.aren erregealdia
o 1556 Filipe II.ak buruzagitza hartu zuen Arazo handiak izan zituen
o Hasieran Frantzia garaitu zuen; baina erregealdiaren amaieran, berriro piztu zen bi herrialdeen arteko gatazka.
o 1571 turkiarrak garaitu zituen, Lepantoko Guduan.
o Herbehereak oso eremu gatazkatsua izan ziren 1566an independentzia aldarrikatu zuten, baina erregeak ez zuen onartu. Horren ondorioz, gerra luze eta garestia hasi zen. Ingalaterrak matxinoen alde egin zuen, eta Filipe II.ak Itsas Armada Garaitezina bidali zuen haien aurka egiteko; ontzidi boteretsua bazen ere, 1588an garaitu egin zuten.
o Gerra horiek guztiek gastu izugarriak sortu zituzten herritarrak pobretu egin ziren
3. INPERIOAREN KRISIA
XVIII. mendean, beste dinastia batek hartu zuen Espainiako tronua borboitarrek Politika antolatzeko ideia berriak ekarri zituzten errege horiek.
3.1 Inperioaren zatikatzea
o 1598 Filipe II.a hil osteanInperio Hispanikoa ahuldu eta zatitzen hasi zen.
o XVII. mendeko erregeekBalidoak erregearen konfiantzako aholkulariak ziren, eta haren izenean gobernatzen zuten.
o Balidoek erregearen boterea indartu nahi zuten protesta-altxamenduak izan ziren.
o Herbehereetako gatazkak jarraitu egin zuen 1648an, Espainiak lurralde haien independentzia onartu zuen behin betiko, eta Europako nagusitasuna galdu zuen.
3.2 Ondorengotza Gerra
o 1700ean Karlos II.a oinordekorik utzi gabe hil zen. Bi erregegai aurkeztu ziren hura ordezkatzeko: Karlos artxidukea, alemaniar jatorrikoa; eta Filipe Anjoukoa, frantsesa.
o Europako herrialdeek bataren edo bestearen alde egin zuten eta Espainian ere banaketa gertatu zen: Gaztelak erregegai frantsesaren alde egin zuen, eta Aragoik, berriz, alemaniar erregegaiaren alde.
o Egoera horretan, Ondorengotza Gerra sortu zen: nazioarteko gerra eta gerra zibila izan zen.
o Gerra 1713an amaitu zen, Utrechteko Itunen bidez Filipe Anjoukoaren garaipena onartu zen, eta Espainiako tronua hartu zuen: Filipe V.a bihurtu zen.
3.3 Borboitarrek tronua hartu zuten
o Filipe V.ak monarkia absolutuaerregeak zituen estatuko botere guztiak.
o Planta Berriko DekretuakKataluniako, Aragoiko, Valentziako eta Mallorcako Gorteak desegin eta bertako foruak edo legeak bertan behera utzi zituen. Nafarroan eta Euskadin ez.
3.4 XVIII. mendeko erreformak
o Erreforma asko jarri zituzten abian:
o Administrazioaren erreformak Balidoen ordez, estatu-idazkariak edo ministroak izendatu zituzten.
o Lan publikoak. Errepideak eta ubideak eraiki komunikazio-bideak hobetu.
o Erreforma ekonomikoak Errege manufakturak sortu ziren –erregeak babestutako lehenengo fabrikak–, bai eta merkataritza-konpainiak ere, erregearen babesaz Amerikarekin merkataritzan aritzeko.
3.5 Aro Modernoaren amaiera
o Erregeek gatazkak Britainia Handiarekin eta Portugalekin (horiek Espainiak kolonietan zuen monopolioa amaiarazi nahi zuten). Horregatik Espainiaren eta Amerikaren arteko merkataritza oztopatzen zuten.
o Gerra horiek gastu izugarriak sortu zituzten erregeek zergak areagotu zituzten herritarrak, pobretu ziren
o 1808an, Aranjuezko Matxinada izan zen, eta horren ondorioz, Karlos IV.ak abdikatu Bere seme Fernando VII.aren alde.
4. GIZARTEA ETA KULTURA (Urrezko mendea)
4.1 Gizartea
o Bi talde:
o Pribilegiodunak Noblezia eta kleroa ( ez zuten zergarik ordaintzen, gobernuko kargu nagusiak betetzen zituzten eta lur gehienen jabetza zuten)
o Pribilegio gabeak Nekazariek eta burgesiak –merkatariak eta eskulangileak-. (Zergak ordaintzen zituzten, eta ez zuten aukerarik gobernuko kargurik izateko)
4.2 Literatura
o idazle bikainak izan ziren Espainian.
o Gainera, inprimategiak haien lanak hedatzen lagundu zuen.
o Idazle hauek nabarmendu ziren:
o Santa Teresa Jesusena
o San Joan Gurutzekoa,
o Garcilaso de la Vega olerkaria.
o Miguel de Cervantes,
o Francisco de Quevedo,
o Luis de Góngora,
o Lope de Vega
o Calderón de la Barca.
o Gaspar Melchor de Jovellanos.
4.3 Artea
o Arkitekturan
o XVI. Mendean herreriar estiloa itxura soila zuten, eta apaingarri gutxi.
o XVII. Mendeaneraikin barrokoak lerro kurbatu ugari zuten, eta apaingarriz betetzen zituzten.
o XVIII. Mendean eraikin neoklasikoak erromatarren garaiko eraikinen antzera.
o Eskulturan aldareak apaintzeko erretaulak eta zur polikromatuzko erlijio-irudiak nabarmentzen dira.
o Pinturan.
o Greco nabarmendu zen XVI. Mendean oso irudi luzangak
o XVII. mendean, errealismoa
4.3 Zientziaren garapena XVIII. Mendean
o museoak,
o behatokiak
o lorategi botanikoak.
o Hezkuntzari ere garrantzia akademiak sortu zituzten, hala nola Hizkuntzaren Errege Akademia, bai eta elkarte ekonomikoak ere, adituek ekonomiaz hausnartzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario