Mostrando entradas con la etiqueta 4. Giza ugalketa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 4. Giza ugalketa. Mostrar todas las entradas

martes, 19 de noviembre de 2013

miércoles, 16 de noviembre de 2011

4. Ugalketa. Laburpena

4. GAIA: Ugalketa

1. SEXU EZAUGARRIAK

1.1 Zer dira sexu ezaugarriak?

· Gizonen eta emakumeen arteko desberdintasun fisikoak dira.Bi motatako ezaugarriak.
o Lehen mailako sexu ezaugarriakà Ugaltze organoak
o Bigarren mailako sexu ezaugarriakà Ugalketarekin lotuta ez dauden ezaugarriak diras eta emakumeak eta gizonak ezberdintzen dituzte. (Adb: emakumeak ahotsa finagoa, titiak, aldaka zabalagoak…)

1.2 Pubertaroa
· Adin honetan, sexu organoak garatzen dira, baita 2. Mailako sexu ezaugarriak ere.
· Ugaltze aparatua garatzen daà Hipofisiak bidalitako hormonei eskerà Sexu hormonak sorrarazten dituzteà Sexu hormonak 2. Mailako sexu ezaugarriak sortzen dituzte.
· Neskak 11 urtetik aurrera eta mutilak 13 urtetik aurrera (gutxi gora behera)

1.3 Emakumeen ugaltze aparatua
· ObukutegiakàObuluak eta sexu hormonak sortzen dira bertan.
· Falopioren tronpakà Obulutegiak eta umetokia lotzen ditu.
· Umetokiaà Haurra bertan garatzen da haurdunaldian.
· Baginaà Umetokia eta kanpoaldea lotzen dituen kanala da.
· Aluaà Ugaltze aparatuaren kanpoko zatia daà Bagina zuloa babesten dute ezpainekà Gernubidearen zuloa ere bertan dago.


1.1 Gizonen ugaltze aparatua
· Barrabilakà Espermatozoideak eta sexu hormonak sortzen dira bertan.
· Hodi deferenteaà Gernubideraino eramaten dituzte espermatozoideak.
· Guruinakà Semen- besikula eta próstata diraà Espermatozoideak elikatzen eta garraiatzen dituzten likidoa sortzen dute.
· Eskrotoaà Barrabilak babesten dituen ehun poltsa
· Zakilaà Gernubidea hor amaitzen daà Espermatozoideak bertatik kanporatzen dira.

2. SEXU-ZELULAK ETA ERNALKETA
2.1 Sexu-zelula emeak
· Obuluak dira= gameto eme
· Pubertaroan obuluak heltzen dira eta 28 egunean behin obulu bat heldu egiten da.
· Obulua obulutegitik ateratzen da, falopioren tronpa zeharkatzen du, umetokira iritsi eta kanpoaldera ateratzen da (odol jario txiki batekinà Menstruazioa)
· 50 urterekin gutxi gora behera, ez dira obuluak gehiago heltzen, eta menstruaziorik ez dago (menopausia)

2.2 Sexu zelula arrak
· Espermatozoideak dira= gameto arà Itsas mugikorra dute alde batetik bestera mugitzeko.
· Barrabiletan sortzen dira pubertarotik aurrera.
· Barrabiletatik ateratzen dira, hodi deferenteak zeharkatu eta gernubidetik ateratzen dira kanpoaldera.
· Hodi deferenteetan, semen besikulek eta prostatak sortutako likidoarekin nahasten da (likidoa+ espermatozoideakà semena)
2.3 Ernalketa· Obulu bat eta espermatozoide bat elkartzea da.
· Obulua heltzen denean, obulutegitik atera eta falopioren tronpara doaà Tronpan dabilela espermatozoide bat aurkitzen badu, ernalketa gerta daiteke.
· Obulua+ espermatozoidea= Zigotoaà Hau bi zelulatan banatzen da, berriro lautan…à Bola bat sortu arte= enbrioia
· Enbrioiaà Umetokiaren pareran itsasten da.

1. HAURDUNALDIA ETA ERDITZEA
1.1 Enbrioiaren garapena
· Enbrioia likidoz betetako poltsa batean egoten da (likido amniotikoa)—> Enbrioiak plazentaren bidez jasotzen ditu mantenugaiak eta oxigenoaà Enbrioia zilbor hestearen bidez lotuta dago plazentara.
· Enbrioia hazi eta aldatzen daà Forma aldatzen du eta organoak sortzen zaizkio.

1.2 Fetuaren garapena
· 3. Hilabetean órgano guztiak osatuta ditu eta fetua deitzen zaio.
· 9. Hilabetekin fetua guztiz osatuta dago.

1.3 Haurdunaldia
· Ernalketa gertatzen denetik haurra jaio arteko denborari haurdunaldia deitzen zaio.
· Haurdunaldia emakumeen gorputzak aldaketa hauek jasatzen ditu:
o Hilekorik ez du (obulurik ez)
o Sabela hazten zaio.
o Titiak handitzen zaizkio.
· Emakumeak bere burua zaindu behar du etapa honetan

1.4 Erditzea
· Haurtxoa amaren baginatik ateratzea da.
· Erditu aurretik:
o Likido amniotikoa duen poltsa puskatzen daà Likido hori baginatik kanporatzen da (Urak botatzea)
· 1. Faseaà Dilatazio fasea
o Umetokiaren irteera pixkanaka irekitzen daà Umetokiko ez-borondatezko giharrak uzkurtuz.
· 2. Faseaà Egozte-fasea
o Haurtxoa baginatik ateratzen da.
· Haurtxoa jaio ondoren
o Zilbor hestea mozten daà Orbain bat geratzen zaio (zilborra)
· Erditu eta gero
o Plazenta botatzen da kanpoaldera.

1.5 Edoskitzea
· Haurtxoak esnea edaten duen aroari edoskitzaroa deritzo.
· Erditu ondorenà Esnea amaren titietara igotzen da (Esne hau oso osasungarria da, gaixotasun askoren kontrako defentsak dituelako.
· Esne artifiziala ere badago.


1.